Bizkaia Dorrea: bizkaitarren gizarte-beharrizan larrien gainetik, enpresen nazioartekotzea lehenetsi?

Bizkaiko Foru Aldundiak tematuta jarraitzen du enpresen nazioartekotzearen aldeko apustuarekin, nahiz eta agerian geratu den orain arte nolako porrot handia izan den eta egungo pandemia-egoeran merkatu globalak zein hauskorrak diren. Bizkaia Dorrea da apustu horren adibiderik adierazgarriena. Izan ere, Primark bat eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak ez ezik, Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa hartuko du eraikinak. Zentroak, gutxienez, 26,5 milioi euroko kostua izango du bizkaitarrentzat, krisialditik ateratzen lagunduko digun itsasargi ekonomikoa izango delakoan.

Alferreko beste proiektu erraldoi bat, guztion diruarekin ordaindua. Bien bitartean, egunero ikusten ari gara euskal ekonomia ez dela gai bizitza duinari eusteko beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzuak ekoizteko; gure energia eta elikadura mendekotasunak areagotu egiten ari direla; tokian tokiko merkataritza gure auzoetatik desagertzen ari dela, marka/frankizia handiek ordezkatuta, dakarten prekarietate-ereduak lurralde osoa kolonizatzen duela; hezkuntza publikoari oinarrizko eskubide bat bermatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak ukatu egiten zaizkiola; lehen arreta eta bere aldarrikapenak erdeinatu egiten direla; ia erresidentzia guztiak pribatizaturik egonik, ez dela zaintza duinik bermatzen; ekonomia solidarioak eta elikadura burujabetzak zokoraturik jarraitzen dutela, gaur egun estrategikoak diren arren; eta Primark-en eta antzeko enpresetan lan baldintzen prekarizazioa sakontzen ari dela.

Zeintzuk dira herri gisa, bizkaitar gisa, ditugun lehentasunak? Enpresa handi horiek elikatzea, ala estutzen gaituzten arazo larriei aurre egitea? Hori gutxi balitz bezala, eta ohikoa den bezala, Bizkaia Dorrearen Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroaren kontratazio prozesuan betiko prozedura ilunak ikusi ditugu: enpresa handiak lehenestea, gardentasun eza eta klientelismoa. Horrela, bada:
1. Eraikinaren jabetza Ángelo Gordon inbertsio funtsarena da. Instituzio publikoek ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloan egingo duten apusturik handiena funts putre baten jabetzako eraikin batean oinarrituko da. Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektua nolakoa den bete-betean islatzen du horrek.
2. Aurtengo urtarrilean, lehiaketa hutsik geratu zen. Nola gerta daiteke hori, proiektua horren estrategikoa eta garrantzitsua izango bada?
3. Martxoaren amaieran, itxialdi betean geundela, errenta irregularrei PFEZren zerga tasak aldatzen zizkien Foru Arau bat onartu zuten PSEk eta EAJk, alegia, errendimenduen erdiei dagozkien zergak baino ez dituzte ordainduko funts putre direlakoek, eta Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroarekin zuzenean lotuta dago proposamen hori.
4. Ekainean irekitako lizitazio berriak kontratazioaren zenbatekoa 26,5 milioi euroraino igo zuen, hau da, hasierako lizitazioaren balioa baino % 40 gehiago; aldi berean, krisi sozial bat areagotzen ari da. Nola da posible zalantzazko etekin ekonomikoak izango dituen proiektu bati 10,5 milioi euro gehiago ematea, tokiko ehunka saltoki ixten ari direnean eta egoera sozial eta ekonomiko dramatikoa bizi dugun honetan?
5. Lizitazioa negoziatu izaerakoa da, eta prozesua bi enpresarekin baino ez da gauzatzen ari: batetik, PwC, Asier Atutxa gidari, EAJrekin lotura estuak dituena; eta, bestetik, Impact Hub, Austriako kudeatzaile bat, Erresuma Batuko eta Israeleko bi kapital funtsen babesa duena, azken albisteen arabera. Nola da posible EAJrekin lotura estuak dituen pertsona bat gidari duen hautagaitza batek ia puntuazio osoa eskuratzea? Kasualitatea al da kontratazio mahaiaren koordinatzaile eta BEAZeko Antolakuntza zuzendari Eneritz Argatxak 2007 eta 2014 artean PwC-n lan egin izana?

Pandemia honek gehiengo sozialok gogor astindu gaitu, eta ezin dugu onartu eskura dauden baliabide urriak klientelismotik eta gardentasun ezetik kudeatzea, elite batentzat onura lortzeko eta gehien dutenei alfonbra gorria ezartzeko, areago, nazioarteko abentura honetatik etekinik ateratzeko inolako bermerik ez dagoenean, gainera. Praktika mota hau errotik kendu beharra dago.

Hori dela-eta, proiektua bertan behera uztea eta zenbatetsitako aurrekontua lurralde mailako garapen eredu bat bultzatzera erabiltzea exijitzen dugu; garapen eredu bat, tokiko ekonomia sustatuko duena eta bere eragile protagonistak (kooperatibak, ETEak, autonomoak eta abar) lagunduko dituena, herritarren benetako beharrizanei erantzungo diena eta zerbitzu publikoak hobetzen lagunduko duena.

Azken hamarkadetan herrialde honetan industriaren sektorean egondako enplegu galera handia berroneratzearen miraria gauzatuko duen atzerriko inbertsioa erakarri nahi desesperatua da proiektu hau, ohi bezala, berrikuntzaren mantrara jotzen duena. Goresten dituzten berrikuntza sistemak hainbat milioi euroko funtsak dituzten unibertsitateen inguruan eraikitzen dira. Bizkaian, ordea, unibertsitatea pobretuta dago, hamarkada oso batez inbertsio publikoan murrizketak egiten egon eta gero, eta unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek lan baldintza ez duinetan jarduten dute. Gauzak horrela, funts publikoak xahutzeko modu berri honi jarriko dioten izenean agertuko da berrikuntza, ez beste inon.
Aurrena jendea, aurrena langile klasea, aurrena gehiengo sozialak, ez enpresa handiak eta kapitala!

WhatsApp Image 2020-09-24 at 11.42.59

torre2

Torre Bizkaia: un faro para el Titanic de la economía vizcaina

[Mikel Álvarez y Janire Landaluze*] El shock generado por la covid-19 ha sacado a la palestra de forma dramática la disputa sobre qué modelo socioeconómico debe imperar en la salida de la crisis sistémica que vivimos. Una disputa que, en Euskal Herria, ya venía aflorando mediante hitos como la huelga general del 30-E, y que se agudizará en el marco de los planes de «reconstrucción» que gobiernos y patronales ya enarbolan en nuestro territorio. La disyuntiva es clara: seguir como hasta ahora, bajo un modelo al servicio de las élites, o virar radicalmente el rumbo en favor de la clase trabajadora y de un planeta devastado.

Continue reading

Kapitalismoa da birusa! #AmazoniPlanto

amazon

Koronabirusa agerian uzten ari da sistema honen aurpegirik gordinena. Langileon gehiengoa egoera oso zail batean dagoen bitartean, enpresa batzuk testuinguru hau aprobetxatuz, aberasten ari dira. Amazonen kasua da; gizarteak dituen mugikortasun mugak baliatuz, etekinak modu izugarrian handitzen ari da bere langileen segurtasunarekin jokatuz.

Gure bizitza multinazionalen menpe dagoen arren, saiatu gaitezen beharrezkoa dena bakarrik erosten eta gure auzo eta herrietako komertzio txikiak indartzen. Koronabirusa kapitalismo gaixo honen sintoma besterik ez da!

#AmazoniPlanto

BBVAren irabaziak odolez zikinduta daude

Datorren ostiralean, martxoak 15, ospatuko den BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak sentsibilizazio eta protesta ekimen desberdinak antolatu ditugu. Hauen bitartez, mahai gainean jarri nahi ditugu bere irabaziak lortzeko banku honek garatzen dituen zenbait jarduera, hauek eragiten dituzten ondorio larriak, eta baita ere euskal erakundeengandik jasotzen duen mesede-tratua. Continue reading

banda4

Jardunaldiak: Euskal Herria kapitalaren ofentsiba berriaren aurrean

JARDUNALDIETAN IZEN EMATEKO (Epearen amaiera: Apirilak 27)

TTIP eta CETA agenda mediatikotik desagertu diren arren, merkataritza askeko hitzarmenen aurkako borrokak berebiziko garrantzia mantentzen du burujabetza eta demokraziaren defensarako. Hori dela eta, Euskal Herrian TTIP/CETAri Ez Kanpainatik Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dugu. Egungo testuinguruan, hitzarmen hauek gutxiengo baten interes ekonomikoa herrien burujabetzaren gainetik kokatu nahi duen mundu mailako bolada antidemokratiko baten adierazle bilakatzen direla ulertuz. Continue reading

omc

Hitzarmen neoliberalei ez! Herriok erabaki!

Merkataritza-fluxuak eta mundu-mailako inbertsioa liberalizatzeko kapitalaren agendak,
ezinbestekoan, bereari eusten dio: Munduko Merkataritza Antolakundeak (OMC)
abenduaren 10etik 13ra arte elkartuko da Buenos Airesen, gobernantza
neoliberalarena den bitarteko hau berrabiarazi nahian, Dohako Erronda izenekoak
etengabe porrot egin ondoren. Horrela, berriro sustatu nahi da enpresa transnazional
handien menpe dagoen merkatu handi orokor desarautua osatzeko aspaldiko ametsa,
agenda korporatibo berriaren mugarri eta elementu berriak bilduko duen akordio
aldeaniztuna sinatuz.

Munduko Merkataritza Antolakundea eta hitzarmen saldo berria.
Ekonomia neoliberalaren gobernantzaren muinean Munduko Merkataritza
Antolakundea kokatzeko saiakera berri hau fronte osagarri batzuk dituen ofentsiba
zabal batean kokatzen da. Horien artean, garrantzitsuena, merkataritza eta inbertsio
hitzarmenen saldo berria dugu, non azken urteotan hedabideen palestrara ekarri duten,
eta hainbat eta hainbat berrikuntza dakartzan, zein baino zein kaltegarriagoak herrimailentzat.
Belaunaldi berriko hitzarmenez ari gara.

Europako Batasunak, eta haren baitan Espainiako Estatua nabarmenki, aitzindari
dihardute kapitalaren eraso berri honetan. Honela, urriaren 27an (Kataluniako herriaren
aurka 155. artikuluaren ezarpena onartu zen egun berean hain zuzen), Espainiako
senatuak oniritzia eman zion, PP eta EAJren botoekin, Europako Batasunaren eta
Kanadaren arteko CETA hitzarmena berresteari. E.B.ren ustean, hitzarmen eredugarria
dugu, hots, aldi berri honetan sustatu nahi omen diren gailu nagusiak hartan biltzen
dira: muga-zergak deuseztatzen dira, enpresak eta estatuen arteko liskarrak ebazteko
bitartekoak (arbitraje-epaimahaiez ari gara, non enpresek estatuak sala ditzaketen) eta
batik bat, konbergentzia arautzailea izenekoa. Baliabide honen bitartez armonizatu
nahi da, beherako joera duten estandarrak ezarriz, merkataritza eta inbertsio fluxuei
eragin liezaiekeen araudi oro: lan eskubideak, ingurugiroa, zerbitzu publikoak, etab.
Horrela, beherako joera duen armonizatze horrek gure bizitzetan berehalako ondorioak
lituzke: enplegua suntsituko litzateke, lan eskubideak galduko lirateke, hitzarmen
kolektiboak zalantzan jarriko lirateke, guztiona eta publikoa dena pribatizatuko litzateke
(osasungintza, hezkuntza, pentsioak,…), gizon eta emakumeen arteko berdintasuna
lortzeko xedean egin politiken inplementazioari trabak paratuko litzaizkioke, botiken
kostua handituko litzateke, EB-en galaraziak dauden elikagaiak prozesatzeko jarduteari
ateak zabalduz elikagaien kalitate-estandarrak urrituko lirateke. Eta abar luze bat.
Europa, gaur egun, beste 25 herri eta eskualdeetako erakundeekin mota honetako
hitzarmenak negoziatzen ari da, adibidez, Japoniarekin, Mercosurrekin edota
Indiarekin, besteak beste. Honi dagokionez, nahitaezko bi hitzarmen nabarmentzen
dira, politika eta ekonomia mailan, sinatzaileek duten garrantziagatik, nahiz barne
hartzen duten gaiak agerikoak direlako: TTIP eta TISA. Aurrena, Ameriketako Estatu
Batuekin negoziatu behar zen, 2015. urtean, EB-k lehentasun estrategikotzat definitu
arren, gaur egun zokoratua dago, Donald Trumpen agenda erreakzionarioarekin talka
egin duelako; hala ere, haren behin-betiko estrategia hitzarmen mota honekiko
gauzatzeke dago oraindik. Hala ere, CETAk EB-ko ateak zabaltzen dizkie Estatu
Batuetako multinazional nagusiei, hauetako askok Kanadan dauzkaten filialen bidez
sartuko direlako Europan. Bigarrenak zerbitzuen opil handiari eragiten dio, zeinak gure
gizartearen jarduera ekonomikoaren ia %70a ordezkatzen duen. TISArekin, mundumailako
kapitalak, alde batetik, haren bidea eragotz ditzaketen arauketak ezabatu nahi
ditu, horrela, bidea are garbiagoa izan dezaten zerbitzu transnazionalez hornitzen
dituzten korporazioek (inportazioak, portuak, bankuko operazioak, pertsonen joanetorriak
eta lan-esku merkea), eta bestetik, zerbitzu publikoak are gehiago zabal
daitezen merkatura. Neurri honek eragingo lieke beraien artean oso ezberdinak diren
esparruei, adibidez, bertako elikagaiez kudeatu eskola-txikiari nahiz ur-zerbitzua berriro
udalaren esku gera dadin saiatzen ari den administrazioari. Oro har, gure ondasun eta
zerbitzu komunak (adibidez, garraio publikoa eta hezkuntza) apur bat demokratikoa
izan daitekeen kudeaketa inplementatzeko aukerari nahiz zaintzako zerbitzu publikoen
eskaintza urria handitu ahal izateari egiten zaien eraso ikaragarri batez ari gara, hauek
ezinbestekoak izanik berdintasun mailan aurrera egin dezagun. Honez gain, ahalik eta
mozkin handien lortzeko logika bakarrak eragin handia izango du hauen hartzaileen
babesean.

Hortaz, esan dezakegu eraso honetan, erabateko lausoz eta obskurantismoz,
ulergaitza gertatzen den letra-zopa bitartez negoziatuta, ongizate estatuaren azken
zirrikituak estali nahi dituztela, gure eskubideak gutxiengo baten esku dauden erosgai
hutsetara murriztuz. Eta esparru horretan sortzen da Munduko Merkataritza
Antolakundea, korporatiben agendako erreferentziazko tarte gisa berriro sustatzeko
ekimena. Pertsonok eta planeta osoa xake-taula orokor baten fitxak gara; Argentinan
jokatuko da hurrengo partida.

Buenos Aires: herrien hitzordu saihetsezina
Abenduan, Buenos Airesen egingo den gailurra enpresa transnazionalen menpe
legokeen estrategia finkatzeko saiakeretan giltzarria izango da. Aldeaniztasuna
zabaldu nahi dute, egun arte, hori bitariko akordio bidez hedatu da. Beraz, gure
eskubideak eta herri-burujabetza mehatxatzen duen jauzi kualitatibo batez ari gara, eta
horretan, funtsezkoa deritzagu erasoaren garrantziaren pare egongo den erantzuna
artikulatzeari.

Hain zuzen ere, Munduko Merkataritza Antolakundea edota Nazioarteko Moneta
Funtsa bezalako erakunde ez-demokratikoen bidez, kapitalismo heteropatriarkala,
merkataritza eta inbertsio hitzarmen hauekin batera estuki jardunez, salerosketa gai
hutsak garen eredu honen oinarriak eta haren bizitzeko modu hegemonikoaren
agendan sendotzen ahalegintzen da. Finantzen desarautzeak, gure eskubideak
urritzeak, militarizazioak, xenofobiak, bizitzaren alderdi guztiak merkaturatzeak gure
biziraupen bera arriskuan jartzen dute; dagoeneko hori gertatzen zaie arrazoi
ekonomikoengatik piztu diren gerretan, beren herriak utzi behar izan dituzten edota
baztertuak diren milioika pertsonari mundu zabalean, gordinki esanez, sistemaren
ikuspegian, “ez dutelako balio”.

Monopoly ero honetan, agertu berri den bide batetik lehiatzen ari dira: merkataritza
elektronikoa eta datuen jabetza. Horixe dira hain zuen Munduko Merkataritza
Antolakundeak egingo duen Gailurrean lehenetsiko diren eztabaidagaiak. Buenos
Airesen, merkatu berri hauen lerro nagusiak marrazten saiatuko dira, hauen
liberalizazio zabala sustatuz. Honek beraien artean oso ezberdinak diren esparruei
eragingo die, adibidez, datu pertsonalen banaketa eta jabetza mugatu ez izateari
(salerosketa edota lurraldeak erostea adibidez), segurtasunaren izenean libertateak
murrizteari, ezagutzaren espoliazioari edota teknologien kontrolari.

Laburbilduz, Buenos Airesen egingo den Gailurra bizitzaren merkaturatze guneak
handitzeko estrategiaren giltzarria da, beti ere, korporazio handi gutxi batzuen
mozkinen menpe. Bizi dugun dimentsio anitzeko krisialdi-egoeran gaudela
(elikadurarena, zaintzarena, ekonomiarena, ingurugiroarena,…), gailur honetan
erabakiko denak egoera larriagotuko du soilik, eredu honi, egungo abagunera ekarri
gaituen ereduari hain zuzen, egiten zaion estutze berria delako.

Gaur egun, herriok erabakigarriak izan behar dugu bizitza beraren aldeko borroka
honetan: kalera atereaz, elkartasunean, berdintasunean, bizitzaren zaintza kolektiboan,
auto-kudeaketan eta elkarrekiko laguntzan, tokian tokiko botereak indartuz eta
merkatuek eta hauen gaizkideek darabilten logika kriminalari desobedituz. Horretan,
aurki, lehen hitzordua izango dugu mobilizazioarekin, baita Euskal Herrian ere,
Munduko Merkataritza Antolakundeak egingo duen Gailurrari aurre egiteko.

Euskal Herriak TTIP eta CETA ez!
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta