Aldaketa sakona euskal eredu ekonomikoan. Sinatu manifestua

Eusko Jaurlaritzak Europako Berreskuratze Programaren bitartez finantzatzeko aurkeztu duen proiektu-proposamenak argi uzten ditu euskal erakundeen lehentasunak: megaproiektuak, euskal enpresa multinazionalei laguntzea eta atzerriko inbertsioak erakartzea, publikoa behin betiko irabazi pribatuen zerbitzura jartzen den eredu baten pean, inolako baldintza laboral, sozial edota ekologikorik gabe.

Europako funtsetarako sarbidea, ordea, gehiengo sozialaren ongizatearen kontrako aurretiazko baldintzak ditu; zuzenean lotuta dago pentsioen edo lan erreformen aplikazioarekin eta austeritateko aurrekontu-politiken aplikazioarekin. Funts horiek, beraz, indarrezko-alkandora dira, eta horiek baliatzen dituzten gobernuen politiketan esku hartzeko balio dute.

Europako Programaren ikuspegia eta Eusko Jaurlaritzak egindako proiektuen proposamena txeke zuri bat dira, azken batean, korporazio handi eta ertainen alde, guztion diruarekin, ekonomiaren berreraikuntzaren kontakizun berriaren pean. Eraldaketa zertarako eta norentzat? Pobrezia-egoera gero eta handiagoa, enpleguen galera nabarmena, zerbitzu publikoen prekarizazioa, zaintza-sistemaren hauskortasuna edo autonomoen, migranteen, etxeko langileen, nekazarien, tokiko merkataritzaren eta enpresa txikien egoera, aitzitik, ez dira lehentasunezkoak euskal erakundeentzat, gure bizitzan ezagutu dugun krisirik handienean. Iberdrola, Petronor, Supersur, Torre Bizkaia eta AHT, ordea, bai.

Betiko kontua. Proiektuen sorta hori multinazional batek egin du (PwC -PriceWaterhouseCoopers), eta, aldi berean, aurkeztutako 66 proposamenetako baten onuradun da. Argi eta garbi erakusten du eredu neoliberala, negozioen aldekoa, aplikatzen ari direla hamarkadaz hamarkada, eta 2020 honetan areagotu baino ez da egin. Ildo horretan kokatzen dira sindikatuen aurkako erasoaldi etengabea, egoitzen kudeaketan inbertsio-funtsak sartzea, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako inbertsio-funtsen zerga-beherapenak, multinazional digitalen partaidetza progresiboa osasun publikoan, eta esparru horretan bertan (hezkuntza edo zaintza) baliabideak urritzea, adibide batzuk baino ez ematearren. Ezin dugu onartu inertzia horiek mantentzen jarraitzea, are gehiago pandemia-testuinguru batean. Izan ere, horrek agerian utzi du nazioarteko merkatuarekiko menpekotasuna oso ahula eta jasanezina dela, eta tokiko sistema sozioekonomikoen garapenean eta mantentzean garrantzi handia duela amankomuna, publikoa eta tokikoa den horrek.

Euskal eredu ekonomikoa erabat aldatu behar da. Ez gara oasi edota uharte bat nazioarteko testuinguruan, alderantziz; errezeta berberak ezartzen ari dira, jasanezintasun- eta ezberdinkeria-egoera larriagotu besterik egingo ez dutela badakigu ere. Kontakizun berde eta digital berriaren atzean eredu zaharra dago. Ekonomiaren hazkundea, berez, ez da langile guztien mesederako, are gutxiago kolapso ekologikoko testuinguru batean. Ikusi ahal izan dugunez, azken urteotan gora egin du pobrezia-egoeran bizi diren pertsonen kopuruak, eta emakumezko langileak erosteko ahalmena galtzen joan dira ere. AHT eta Supersur, jasangarriak? Iberdrola eta Petronor, berriztagarriak? Kalitatezko enplegua digitalizazio kapitalistan, Uber edo Amazonen bezala? Azken batean, euskal ekonomia iceberga saihesteko itxaropenik gabeko Titanic bat da, inolako planik gabeko tripulazio batek gidatua, business as usual eta klientelismoaren kantarekin jarraitzen duena, ezer gertatuko ez balitz bezala.

Manifestu hau sinatzen dugunok erabaki politikoen erdigunean pertsonak eta euren bizitzako agente protagonistak (saltoki txikiak, ETEak, herriak eta mugimendu sozialak) jartzearen alde egiten dugu. Hori dela eta, honako hauen aldeko apustua egiten dugu:

  1. Trantsizio ekologiko eta digitalaren aldeko apustu estrategikoa geure bilakatzea, aliantza publiko-komunitario batetik. Gure ustez, trantsizio hori bateraezina da enpresa transnazionalek gidatutako prozesu batekin eta baliabideen kapitalismo harrapari baten baitan. Aitzitik, amankomuna den hori berriz definitzearen alde egiten dugu datuen eta adimen artifizialaren esparruan, interes orokorretik eta antolatutako ekintza sozialetik. Sektore horien jabetza publikotik eta kudeaketa sozialetik soilik jarri ahal izango dira gehiengoaren zerbitzura bizitzaren jasangarritasunerako eta etorkizun ekonomiko berrirako hain estrategikoak diren gaiak. Trantsizio horren oinarri ekonomikoa eta azpiegitura multinazional gutxi batzuen esku ez egotea beharrezkoa da. Ildo beretik, botere korporatiboaren aldeko makroproiektu eta ekintzailetza-zentro guztiak desegitea proposatzen dugu, porrotera kondenatuta baitaude, su artifizialak besterik ez direlako, kasurik onenean; edota merkantilizazio eta korporatibizazio handiagoko palankak, okerrenean.

  1. Ekonomia lurraldeka banatzea eta birkokatzea, ekonomia solidarioaren, elikadura-burujabetzaren, ETEen eta autonomo-ereduaren subjektuak lehenetsiz. Balio-kate globalen zaurgarritasunaren, epe-laburreko izaeraren, jasangarritasun-ezaren eta zentralizazioaren aurrean, tokiko esparruaren alde egiten dugu eremu ekonomiko estrategiko gisa, beharrak eta bizitza-zikloak konpontzea lehenetsiz, ikuspegi ekologiko, demokratiko eta berdintasunetik. Lehen aipatutako subjektu sozialak izango dira horien protagonistak, baita politika publikoen hartzaile nagusiak ere.

  1. Publikoa dena interes pribatu handiaren zerbitzura jartzeari uztea eta enpresa handiak arautzea. Pandora-kutxatik atera dira, eta parekorik gabeko boterea pilatu dute, ate birakariez, klientelismoz, interes orokorrarekiko “entreguismo”-z eta ustelkeriaz josita dauden euskal erakundeen arteko adostasunarekin. Politikak ekonomiaren gainean duen lehentasuna berreskuratu behar da, demokraziak irabaziaren gainean duena, guztion interesak gutxi batzuenaren gainean duena. Enpresa handiak arautzea, haien boterea mugatzea, Euskadin eta nazioartean egiten dituzten jarduerak ebaluatzea, laguntza orori klausula sozialak, laboralak eta ekologikoak ezartzea, fiskalitate progresibo eta berde bat bultzatzea; horiek izan behar dute abian den eredu berriaren premisak.

  1. Funtsezko zerbitzuen eta eremu estrategikoen izaera publikoa indartzea. Hezkuntza., osasun- eta zainketa-publikoek, hartara, behar adina plangintza eta baliabide izan behar dituzte etorkizun gorabeheratsuari aurre egiteko. Aldi berean, elikadura eta nekazaritza, finantzak eta garraioa desmerkantilizatu egin behar dira, eta arlo publiko-komunitarioan ere kokatu behar dira, gaur egungo pribatizazio-egoeraren eta botere korporatiboaren protagonismoaren aurrean..

  1. Komunitate zientifikoaren kontsentsuetatik eraikitako eta errekurtso nahikoa izango duen osasun sistema publikoa defendatzea pandemia egoerari aurre egiteko. Euskal herritarron ongizatea eta osasuna lehentasuna ez bada, ezinezkoa da sistema ekonomiko bideragarri bat eraikitzea. Orain arte, administrazio publikoek enfasia jarri dute mugikortasuna mugatzen zuten neurrietan. Neurri horietako batzuk behar beharrezkoak izanik ere, ez dira beharrezkoak diren baliabideak bideratzen osasun sistema publikora –lehen arretara bereziki-; birusaren jarraipena egiteko dauden baliabideak eta pertsonak ez dira nahikoak; ikerketa publikoa prekarizatzen da; arrisku handiko aktibitateak ixten ez diren bitartean, ostalaritza eta komertzioa bezalako sektore ahulak babesgabe daude. Modu honetan birusa zabaltzeko testuingurua elikatzen da, kapitalak gehiengo sozialaren gainean duen boterea agerian utziz.

  1. Europako funtsekin zerikusia duten planen logika neoliberala erabat zalantzan jartzea.  Logika horri aurre egingo diogu. Funtsek eskubide sozial eta laboralen murrizketak dakartzate, eta enpresa handien interesen neurrira diseinatuta daude. Funtsen xedeari buruzko eztabaidan sartzea, funtsen muina alde batera utzita, tranpa bat da, eta ez gara horretan eroriko.

Oraindik garaiz gaude. Erabateko norabide aldaketa eragiteko denbora badago. Ekin diezaiogun horri, has gaitezen oraintxe.

Manifestua / Manifiesto

%%your signature%%

268 signatures
268 Ana Mª Ribacoba Menoyo
267 Ongi Etorri Errefuxiatuak
266 Sebastian Gutteridge Imaz
265 Aurora Rico Márquez
264 Aitor Gabilondo Harina
263 Teresa Diaz
262 Joseba Andoni Galin Amestoy
261 Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa
260 Jexux Larrañaga
259 Miriam Diaz de Tuesta Illera
258 Rebeca Echegoyen Andrés
257 Cata Etxegoien
256 Maribi Azkune
255 Laura Gonzalez de Txabarri
254 Tomax Karrera
253 Haritz Iparraguirre Yarza
252 Leire Arano Amas
251 Diego Zurinaga
250 Ainara Tomasena
249 Isabel Calderero Anguiano
248 David Urrutia Korkuera
247 Endika Ruiz de Loizag
246 Beatriz Egizabal
245 Oskar Aranda Viso
244 Eneko Ander Romero
243 Mikel Noval
242 Uribarri Prest! Plataforma
241 Gaizka Suarez
240 Cristina Garcia de Andoin Martin
239 Melisa Pérez García
238 Xabier Irastorza Garmendia
237 Beatriz Umbon Arias
236 Joseba Andoni Enbeita Ortuondo
235 Romain Lauféron
234 Ezker Anitza Izquierfa Unida
233 Sandra Gomez de Garmendia
232 Isra Escalante
231 Gorka Martija
230 Aintzane Camara Izagirre
229 Ibai Fresnedo Moreno
228 Susana Cámara
227 José Carlos González Lorente
226 Miguel Virizuela Cobo
225 Luis Mari Zurikarai Areitioaurtena
224 Nicolas Irastorza
223 Manuel Mulet
222 Iñigo Martinez Zatón
221 EHU Alcedo
220 Josu Zalbidea
219 Amaia Agirresarobe Etxeberria