Bruselara goaz, EHko eragile sozial-sindikalekin batera TTIPi buruzko jardunaldietan parte hartzeko
2014/12/08

EHBildu, Euskal Herriko bestelako sindikatu eta eragile sozialekin batera, TTIP akordioaren inguruan Europako legebiltzarrean GUE/NGL taldeak antolatutako jardunaldietan izango da. Ezkerreko taldeak sustatuta, kontinente osoko alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduak elkartuko dira, TTIP eta antzeko beste itunen aurka, eta hiritarren mesederako merkataritza agenda bat eskatzeko.

Oskar Matuteren hitzetan, “Akordio hau eraso bortitza da, pertsonen zein herrien kontrakoa, eta merkatuen neurrira egindakoa, izan ere, beren interesak legeen gainetik jartzen ditu. Eta EHBildutik uste dugu erantzun irmoa eman behar diogula. Erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko”.

“Europako gainerako herriekin batera aurre egin behar diogu TTIP itunari, eta horretara doa gure bidaia: Erresistentzia koordinatzea, proposamenak adostea, askatasuna eta justizia nahi duten pertsona guztientzat”.

AZKEN BERRIAK

ATALAK