Euskal eredu ekonomikoaren norabide aldaketa sakon baten alde

Hau ez da gure herriak jarraitu behar duen bidea, gure eredu ekonomikoaren norabide aldaketa sakon bat behar dugu. Euskal erakundeek, merkatuei, transnazionalei eta megaproiektuei ematen diote lehentasuna, europar funtsak jasotzeko estrategikotzat jo diren proiektuen zerrendak agerian uzten duen bezala. Gutxiengo baten mesedetan eta gehiengoen kaltetan jokatzen duen eredu bat. Azken finean, langileak, autonomoak, baserritarrak, merkatariak, ETEak, etb., alde batera uzten dituena, bizitzak prekarizatuz dihoazen bitartean krisiaren momento kritiko honetan. Continue reading

Bizkaia Dorrea: bizkaitarren gizarte-beharrizan larrien gainetik, enpresen nazioartekotzea lehenetsi?

Bizkaiko Foru Aldundiak tematuta jarraitzen du enpresen nazioartekotzearen aldeko apustuarekin, nahiz eta agerian geratu den orain arte nolako porrot handia izan den eta egungo pandemia-egoeran merkatu globalak zein hauskorrak diren. Bizkaia Dorrea da apustu horren adibiderik adierazgarriena. Izan ere, Primark bat eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak ez ezik, Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa hartuko du eraikinak. Zentroak, gutxienez, 26,5 milioi euroko kostua izango du bizkaitarrentzat, krisialditik ateratzen lagunduko digun itsasargi ekonomikoa izango delakoan. Continue reading

Torre Bizkaia: un faro para el Titanic de la economía vizcaina

[Mikel Álvarez y Janire Landaluze*] El shock generado por la covid-19 ha sacado a la palestra de forma dramática la disputa sobre qué modelo socioeconómico debe imperar en la salida de la crisis sistémica que vivimos. Una disputa que, en Euskal Herria, ya venía aflorando mediante hitos como la huelga general del 30-E, y que se agudizará en el marco de los planes de «reconstrucción» que gobiernos y patronales ya enarbolan en nuestro territorio. La disyuntiva es clara: seguir como hasta ahora, bajo un modelo al servicio de las élites, o virar radicalmente el rumbo en favor de la clase trabajadora y de un planeta devastado.

Continue reading

Kapitalismoa da birusa! #AmazoniPlanto

amazon

Koronabirusa agerian uzten ari da sistema honen aurpegirik gordinena. Langileon gehiengoa egoera oso zail batean dagoen bitartean, enpresa batzuk testuinguru hau aprobetxatuz, aberasten ari dira. Amazonen kasua da; gizarteak dituen mugikortasun mugak baliatuz, etekinak modu izugarrian handitzen ari da bere langileen segurtasunarekin jokatuz.

Gure bizitza multinazionalen menpe dagoen arren, saiatu gaitezen beharrezkoa dena bakarrik erosten eta gure auzo eta herrietako komertzio txikiak indartzen. Koronabirusa kapitalismo gaixo honen sintoma besterik ez da!

#AmazoniPlanto