
EHBildu, Euskal Herriko bestelako sindikatu eta eragile sozialekin batera, TTIP akordioaren inguruan Europako legebiltzarrean GUE/NGL taldeak antolatutako jardunaldietan izango da. Ezkerreko taldeak sustatuta, kontinente osoko alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduak elkartuko dira, TTIP eta antzeko beste itunen aurka, eta hiritarren mesederako merkataritza agenda bat eskatzeko.
Oskar Matuteren hitzetan, “Akordio hau eraso bortitza da, pertsonen zein herrien kontrakoa, eta merkatuen neurrira egindakoa, izan ere, beren interesak legeen gainetik jartzen ditu. Eta EHBildutik uste dugu erantzun irmoa eman behar diogula. Erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko”.
“Europako gainerako herriekin batera aurre egin behar diogu TTIP itunari, eta horretara doa gure bidaia: Erresistentzia koordinatzea, proposamenak adostea, askatasuna eta justizia nahi duten pertsona guztientzat”.
AZKEN BERRIAK
Elkarrizketa: Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa
Elkarrizketa 97FM Irratian AZKEN BERRIAKATALAK Azala Berriak Ekintzak Iritzi artikuluak Kanpainak NORTZUK GARA Harremanak Gure manifestua Kideak Baldintza legalak Pribatasun legea Cookien politika Lege oharra kapitalariplanto@gmail.com
Enpresek nazioarteko giza eskubideen esparrua betetzeko gune estrategikoa
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute
Kapitalari Planto! egiteko garaia da
Bideoa
Elkarrizketa: Europar funtsak eta une keynesianoa
Entrevista en el programa La Galería de Radio Euskadi
Europar funtsak? Horrela ez
EZ, enpresa handiak lehenesten dituzten europar funtsei