Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa

Manifestua

Enpresa transnazionalen jarduerek sistematikoki inpaktu negatiboak eragiten badituzte herri-gehiengoen eta planetaren gainean; jarduera horiek, gainera, zigorrik gabe geratzen badira interes korporatiboei eskubide kolektiboen gainetik lehentasuna ematen dien esparru politiko-juridiko bati esker, enpresa handiak interes orokorraren alde erregulatuko dituzten espazio berriak behar ditugu. Are gehiago, beharrezkoa da trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialak demokratikoki bideratzea krisi eta klima-aldaketa sakoneko testuinguruari aurre egiteko premisa bihurtzen den unean.

Horixe da, hain zuzen ere, enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal Zentroaren helburua. Izaera publikoko egitura berri bat, euskal enpresek kanpoan egiten dituzten jarduerei buruz euskal herritarrei fiskalizatu eta kontu emango diena eta EAEn lan egiten duen kanpoko kapitalaren jardunbideak ebaluatuko dituena; salaketak jasoko dituena eta Enpresen nazioartekotzeari lotutako kasuak ofizioz instruituko duena; biktimei eta herri kaltetuei juridikoki eta psikosozialki lagunduko diena; politika publikoetan gizarte-aldaketak planteatuko dituena; eta, azken batean, Giza eskubideen nazioarteko esparrua urratzen duten korporazioei zigorrak proposatuko diena. .

Aterki horren azpian, lau dira bultzatu nahi dugun Zentroaren ezaugarri nagusiak:

1.- Zentro autonomo bat, fiskalizatzailea euskal administrazioaren barruan, exekutiboaren mende ez dagoena, eta, gainera, lehen aipatutako helburuei heltzeko beharrezkoak diren giza gaitasunak eta aurrekontu-gaitasunak dituena.

2.- Zuzendaritza-organoetan parte-hartze sozial handia duen izaera publikoko Zentro bat. Ildo horretan, Jaurlaritzaz eta Foru Aldundiez gain, erabaki- eta zuzendaritza-egitura nagusiaren % 50 gizarte-mugimenduek, sindikatuek eta GGKEek osatzea proposatzen dugu.

3.- Zentro horren helburua nazioz gaindiko enpresak aztertzea da, bai EAEn jarduten duten kanpoko kapitalekoak, bai kanpoan jarduten duten euskal enpresetakoak. Kanpoan jarduten duen euskal enpresa transnazionaltzat jotzen dugu egoitza soziala Euskadin duena eta beste herrialde batzuetan produkzio-ezarpena duena, bai eta egoitza soziala Euskaditik kanpo izan arren EAEn eragiketa eta/edo ildo estrategikoen garapen handia duten enpresak ere.

4.- Zentro bat, ikerketari, ikuskapenari eta instrukzio publikoari buruz lehen aipatutako helburuei eta bere jarduerei eusten diena, eta ez auditoretzei eta kanpo-ebaluazioei buruz, ezta enpresa handiek egindako planen berrikuspenari eta/edo jarraipenari buruz ere. Beraz, egitura horrek, ofizioz edo salaketak jaso ondoren, mugarik gabe jarduten du giza eskubideen nazioarteko esparruaren defentsan.

Atxikimendua

    ATALAK

    • Berriak
      • Ekintzak
      • Iritzi artikuluak
    • Kanpainak

    NORTZUK GARA

    • Harremanak
    • Gure manifestua
    • Kideak

    Baldintza legalak

    • Pribatasun legea
    • Cookien politika
    • Lege oharra

    Share This