Izen emateak: Europar Batasuna eta Estatu Batuak nazioarteko ekintzaile: erronka globalak eta erantzukizun komunak lankidetza transatlantikoan
2016/04/05

Europar Batasunak eta Estatu Batuek 1953an eman zieten hasiera harreman diplomatikoei. Harrezkero, bien arteko elkarrizketa merkataritzaz eta inbertsioez harantzago zabaldu da, EBren garapen politiko eta juridikoarekin batera. Gaur egun, bi aldeen interesek eta baterako proiektuek bat egiten duten hainbat sektoretara zabaldu da lankidetza transatlantikoa (segurtasuna, demokrazia eta giza eskubideak sustatzea, energia, ingurumena, berrikuntza teknologikoa, etab.).
Jardunaldi hauen helburua da elkarrizketa transatlantiko horren gai nagusietariko batzuk aztertzea eta munduko gobernamenduan egiten duten ekarpena eta eragina balioestea.

Lekua: Garate aretoa, Eraikin Nagusia, Deustuko Unibertsitatea.
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Antolatzailea: Deustuko Unibertsitateko Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroa.
Laguntzaileak: Europako Batzordea, EACEA, Bizkaiko Foru Aldundia, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusia

AZKEN BERRIAK

ATALAK

Share This