Martxoaren 12ko komunikatua Euskal Herrian TTIP EZ! Kanpaina
2016/03/14

Duela 30 urte, 1986ko martxoaren 12an, euskal jendarteak NATOn sartzeari Ezeko borobila eman zion. Gaur egun, kanpo erasoen arriskuen aurrean estatu europarrak babesteko aitzakiapean, erakundea inperialismo ankerrenaren zerbitzura dagoen erreminta militar antidemokratiko batean bihurtu da.

30 urte geroago, 2016an ere, Ezezko ozen, argi eta erresistentea diogu. Ezetz TTIPri, marko ekonomikoan korporazio handi transnazionalek irrikatzen duten NATO ekonomikoari. Hori dela eta, bi egiturentzat, NATO eta TTIP, demokrazia, beraien helburuak lortzeko bidean duten oztopo txiki bat besterik ez da.

Gaur hemen gaude geldiarazteko, Ezezkoa esateko!

Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, Europar Batasuna herritarron bizkarrera negoziatzen ari den TTIP, CETA eta TISA akordioen aurka gaude. Hauen bidez, gutxi batzuen interesak lortu nahi dira. Helburu zehatz bat dute hauek: emakumeen eta gizonen bakarkako zein taldekako eskubideen kontura, enpresari handien pribilegioak legeztatzea, babestea eta zaintzea.

Eta horretarako, bost axola zaie edozer aurretik eramatea.

Proposatutako akordio komertzial hauek demokrazia, zerbitzu publikoak, arau sozial zein ingurumenekoak mehatxatzen dituzte, eta kalitatezko eta eskala txikiko nekazaritza, elikadura eta farmaziako arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, zein jendartea hobetzeko geure eskubideak eta gaitasunak arriskuan jartzen dituzte.

Asko saiatu arren, ez diezagutela iruzurrik egin. Hitzarmen hauen onurak beti korporazio handi transnazionalentzat eta sektore finantzaria, banku eta inbertsio fondoentzat dira.

TTIP, CETA eta TiSA jabetza kentze honen areagotze bat dira, itzulezinean bihurtu arte.

TTIP, CETA eta TISA sektore publikoa desjabetzeko eta interes pribatuak indartzeko prozesu sakon eta itzulezinak dira. Globalizatutako kapitalismoko finantza krisia, giza eskubideak gutxienera murrizteko eta herriei burujabetza demokratikoz gabetzeko aitzakian bilakatu da.

Berdintasunaren, eskubide sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta laboralen alde borrokatzen dugu, justizia klimatikoaren eta herrien demokraziaren alde. Gaurko eskubideak atzoko borrokarenak dira. Duela 30 urte NATOri Ezezkoa esan genion bezala, gaur TTIPri esaten diogu Ezetz zeren argi eta ozen esan nahi dugu: Euskal Herrian TTIP Ez!

Baina ez gaude bakarrik! Europan zehar TTIP STOP hazten doa. Mugimendu indartsuak sortu dira Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Dinamarkan, Italian, Belgikan, Holandan, Grezian… Geure eskubideak zanpatzen dituzten hitzarmen hauen aurka gauden europar zein estatu batuar emakume eta gizonak ugari gara. Eta izango gara beste hainbeste. Gure zein naturaren eskubideak defendatu nahi ditugu … eta berri onekin gatoz: LORTUKO DUGU!!!

Euskal Herrian TTIP EZ!

 

AZKEN BERRIAK

ATALAK

Share This