TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du.
2016/05/13

PRENTSA OHARRA

Hitzarmenaren filtrazioen ondorengo Euskal Herrian TTIPari EZ kanpainaren balorazioa

TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du. 

  • Ekonomiaren esparru askoren pribatizazioa, politika sozialentzako mehatxua eta sektore finantzarioaren desarautzea dira hitzarmen honen arriskuetariko batzuk.
  • Talde negoziatzaileak presio talde eta lobby-ekin biltzen ari diren bitartean, gizarte zibila ordezkatzen duten mugimenduekin ia ez dira batzartzen.
  • Kanpaina honek hitzarmenaren behin-behineko ez-onartzea, berehalako gelditzea, Europar Parlamentuaren ez-onartzea eta batasuneko estatuen ez-berrestzea exijitzen du.

Bilbo, 2016ko maiatzak 13. EH TTIP EZ kanpainak dioenez, “azken egunetan, Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren (TTIP, ingelesez) hitzarmeneko zenbait agiri sekretuen filtrazioak (Greenpeacen bitartez), ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du”.

Ekimen honek aspalditik salatzen ari den moduan, hitzarmen honen bidez, oraindik Europako eta Estatu Batuetako gehiengo sozialaren eskubideak babesten dituzten ekonomia arloko hainbat eremuren pribatizazioa sustatzen da. “Finantza eta zilegitasunaren krisia alde batera utzi eta globalizazioaren indar askoz ere boteretsuagoek sortutako kapitalismoaren berrasmatzearen fase bat da. TTIPa, berrasmatzen ari den 3.0 kapitalismoaren maila bat gehiago da”, gehitzen dute.

Kanpainaren ustetan, negoziaketa agirietan argi ikusten da momentu oro kontsultatuak diren lobby-en eragina, hauen jarrera interesatua, gizarte zibilari egindako galdeketekin zerikusirik ez dutelarik.

“Lan, ingurugiro eta osasunerako eskubideekin zerikusia duten muga ez arantzelarioen bateraketa edo desagertzea bideratuko duten kooperaziorako organo arautzaileen ezarketarekiko daukagun beldurra adierazi nahi dugu”. Honez gain, muga ez arantzelarioek gizarte baten nahiak adierazten dituztela gogorarazi nahi dute, era berean, ongizatearen sortzaile direlarik.

“Filtratu diren zenbait ataletan ageri den moduan, arriskuaren kudeaketak arduraren oinarriaren lekua hartuko du, eta horrek kezka larriak sortarazten dizkigu”.

Kanpaina honen esanetan, banku eta finantza sektorearen araudiaren desagertzea ere adierazten da, finantza ezegonkortasuna, langabeziaren igoera, zerga ordainketen saihestea, etab. bideratuko liratekeelarik. Azken finean, “finantza krisi berri baten aurrean egongo ginateke, eta denok ezagutzen ditugu beronen ondorioak”.

Azken finean, kanpaina honek TTIPak erakunde transnazionalen ongizatea besterik ez dakarrela eta herritarren eskubideak alde batera uzten dituela salatzen du, izan ere, hitzarmena, ingurumenaren, kontsumitzaileen, lan eskubideen, klima aldaketaren, osasunaren, nekazaritzaren eta enpresa txiki eta ertainen estandarren aurka baitoa. “Baina ez dira mehatxatuak dauden bakarrak: demokrazia ere arriskuan dago, administrazio publiko desberdinen burujabetza kolokan baitago, erabakia nazioz gaindiko erakunde teknokratikoetan geratzen delarik” ohartarazten gaituzte.

Bestalde, Europar Batasuneko merkataritza ministroen kontseilua, besteak beste, Kanadarekin Merkataritza Itunaren (CETA, ingelesez) behin behineko ezarpenari buruz mintzatzeko gaur bilduko dela gogorarazten digute. “Nahiz eta merkatua txikiagoa den, TTIParen moduko merkataritza erasokorra aplikatzen du hitzarmen honek eta ez da muga zergetan bakarrik geratzen, muga ez arantzelariotara, politikaren, ekonomiaren eta produktu, zerbitzu eta inbertsio merkatuen sarrerara (arbitratze epaimahaiak, “race to the bottom” eskema jarraitzen duten arauen bateratzea, laborantza sektorea, etab.) bideratzen baita”.

Kanpainatik, berriz ere, CETAren behin behineko ezarpena ez onartzea, hitzarmenaren berehalako etetea eta Europar Batasunak nahiz estatuek berretsi ez dezatela exijitzen dute. “Euskal Herrian erabaki nahi dugu eta TTIP, CETA eta TISAri ezetz esaten diegu, bukatzen dute.

Informazio gehiagorako:

Amaia Naveda Sáenz de Ugarte

652 740 146 – 944 160 566

eh.ttip.ez@gmail.com

Portada

 

AZKEN BERRIAK

ATALAK

Share This