

Ipar Euskal Herriko TAFTA STOP eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimendutatik berri ematen dugu Europako Parlamentuko otsaileko CETAren berrespenaren harira urtarrilean zehar egin asmo ditugun ekintzak.
Batetik, urtarrilaren 21ean Irun – Hendaia giza katea egingo dugu. Arratsaldeko 16:30ean izango da Hendaia – Iruneko Santiago Zubi Internazionalistan.
Bestetik, Gipuzkoan CETA-TTIP-TISA-ri buruz hainbat alderdi politikoen arteko mahai-ingurua antolatu dugu. Urtarrilaren 17an arratsaldeko 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da eta bertan, oraingoz, Ciudadanos, EAJ-PNV, EH Bildu, Equo Euskadi, IU-Ezker Anitza, Partido Popular de Euskadi-Euskadiko Alderdi Popularra, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Alderdi Sozialista (oraindik konfirmatu gabe) eta Podemos Euskadi-Ahal dugu.
Aipaturiko ekintzak, Euskal Herrian zentratutakoak dira baina Europan zein Kanadan zehar beste hainbat eta hainbat mobilizazio daude aurreikusiak urtarrilaren 21erako. Oinarri bezala, azaroan kaleratu zen atxikita doakizuen idatzia dugu eta azaroan bertan, 450 talde baina gehiagok sinatu genuen.
AZKEN BERRIAK
Elkarrizketa: Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa
Elkarrizketa 97FM Irratian AZKEN BERRIAKATALAK Azala Berriak Ekintzak Iritzi artikuluak Kanpainak NORTZUK GARA Harremanak Gure manifestua Kideak Baldintza legalak Pribatasun legea Cookien politika Lege oharra kapitalariplanto@gmail.com
Enpresek nazioarteko giza eskubideen esparrua betetzeko gune estrategikoa
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute
Kapitalari Planto! egiteko garaia da
Bideoa
Elkarrizketa: Europar funtsak eta une keynesianoa
Entrevista en el programa La Galería de Radio Euskadi
Europar funtsak? Horrela ez
EZ, enpresa handiak lehenesten dituzten europar funtsei