
Gaur, urriak 10, Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, demokrazia, lan, ingurugiro eta osasun eskubideen babesa mehatxatzen dituzten eta emakume eta gizonen ondasun eta baliabideetara iristeko aukeren arteko desberdintasunak areagotzen dituzten merkataritza itunak gaitzesteko kalera atera gara. Gainera, itun hauek eskala txikiko eta kalitatezko nekazaritza, elikadura eta farmazia arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, etab. arriskuan jartzen dituzte, inbertsore handien eta empresa transnazionalen interesak gu guztion interesen gainetik jarriz.
Gizartearen erakusgarri moduan, Iruña, Gasteiz, Bilbo eta Donostian mosaiko sinboliko batzuk egin ditugu, TTIP, CETA eta TISAren aurka milaka euskal herritarrek, Giza Ekimen Europearra sinatuz agertu duten errefusa irudikatuz. Ekimen honek, bere bidearen amaieran, 3.260.000 europearren babesa jaso du, europear eskalan sinadura bilketan marka guztiak apurtuz eta merkataritza libreko itunen aurkako jarrera esanguratsuan bilakatu delarik. Europear Batasunaren barruan demokrazia izpirik balego, ez luke aurrera jarraituko akordio hauekin, ez behintzat herritarrei galdeketa egin gabe.
AZKEN BERRIAK
Elkarrizketa: Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa
Elkarrizketa 97FM Irratian AZKEN BERRIAKATALAK Azala Berriak Ekintzak Iritzi artikuluak Kanpainak NORTZUK GARA Harremanak Gure manifestua Kideak Baldintza legalak Pribatasun legea Cookien politika Lege oharra kapitalariplanto@gmail.com
Enpresek nazioarteko giza eskubideen esparrua betetzeko gune estrategikoa
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute
Kapitalari Planto! egiteko garaia da
Bideoa
Elkarrizketa: Europar funtsak eta une keynesianoa
Entrevista en el programa La Galería de Radio Euskadi
Europar funtsak? Horrela ez
EZ, enpresa handiak lehenesten dituzten europar funtsei