
Jardunaldiak: Euskal Herria kapitalaren ofentsiba berriaren aurrean


JARDUNALDIETAN IZEN EMATEKO (Epearen amaiera: Apirilak 27)
TTIP eta CETA agenda mediatikotik desagertu diren arren, merkataritza askeko hitzarmenen aurkako borrokak berebiziko garrantzia mantentzen du burujabetza eta demokraziaren defensarako. Hori dela eta, Euskal Herrian TTIP/CETAri Ez Kanpainatik Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dugu. Egungo testuinguruan, hitzarmen hauek gutxiengo baten interes ekonomikoa herrien burujabetzaren gainetik kokatu nahi duen mundu mailako bolada antidemokratiko baten adierazle bilakatzen direla ulertuz. (more…)