TTIP-ARI EZ KANPAINA: EKINTZA BERRIAK. MARTXOAK 12 LARUNBATA, TTIPARI EZ!
2016/03/09

PRENTSA OHARRA

Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, demokrazia, zerbitzu publikoak, giza eta ingurugiro arauak mehatxatzen dituzten eta eskala txikiko eta kalitatezko nekazaritza, elikadura eta farmazia arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, eta gizartea hobetzeko daukagun eskubide eta ahalmena arriskuan jartzen dituzten TTIP, CETA eta TISA akordio ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu. Itun hauen onuradunak beti berberak dira: nazioarteko korporazio handiak, banketxeak eta inbertsio funtsak.

1986ko martxoaren 12an Euskal Herriak ezetz esan zion NATOri. Ezetz herriaren nahia eta ahaleginak alde batera utzi eta erakunde horrek bultzatzen duen indarraren onarpenari. Gaur, NATO ekonomikoa den TTIPak, korporazio handientzat berdina nahi du arlo ekonomikoan. Hortaz, demokrazia, suntsitu beharreko helburuan bihurtzen da bi egitura hauentzat.

Boterea arlo publikotik interes pribatuetara aldatu dela ikusi dugu azken hamarkadetan. Liberalizazio ekonomiko eta finantzeroaren bultzada argia, desparekotasunaren eta pobreziaren igoera argia, ingurugiroaren suntsiketarekin batera. TTIP, CETA eta TiSA jabetza kentze honen areagotze bat dira, itzulezinean bihurtu arte. Finantza krisia globalizatutako kapitalismoaren giza eskubideak gutxienera murrizteko eta herriei burujabetza demokratikoz gabetzeko aitzakian bilakatu da.

Berdintasuna, giza eta lan eskubideen, klima justizia eta herrien benetako demokraziaren alde borrokatzen dugu.

Datorren martxoaren 12an borroka honetan gurekin bat egiteko eskatu nahi genieke herritarrei.

  • DONOSTIA: Manifestazioa 12tan Boulevarden.
  • ARRATIA: Bediatik Igorrera BIZI MARTXA 10tan.
  • IRUÑA:  Giza katea kartzela zaharretik 17.30tan. Mahai ingurua Condestablen 12tan

Gaur, erabaki nahi dugulako, duela 40 urte NATOri ezetz esan genion bezala argi eta garbi diogu:

EUSKAL HERRIAN TTIP EZ!!

AZKEN BERRIAK

ATALAK