

TTIP EZ Kanpainak datorren ostegunean apirilaren 28an elkarretaratzea deitzen du San Telmo museoan, non, TTIP bezala ezagutzen den merkatu libreko hitzarmenari buruzko hitzaldia dagoen. Mintzaldi hau, Donostia 2016tik antolatzen ari diren Europako Elkarrizketen barruan dago.
Europako Batzordeak mota guztietako merkataritza-oztopoak kentzearekin batera, beharrezkoa ez den araudia kentzea saldu nahi digu EB eta AEBk isilpean negoziatzen ari diren TTIP bidez EBn 1.300.000 lanpostu sortuko dituela esanez eta kontsumo zein zerbitzu produktuak prezioz jaitsiko direla aipatuz.
NAFTA bezalako esperientziek ordea, tratatuak panazea bezala saltzen dituztela erakusten dute eta urte askotako borroken ondoren, hauek lan, ingurumen zein eskubide sozialak zuzenean erasotzen dituztela frogatzen dute. TTIP, paraleloan negoziatzen ari diren beste hainbat hitzarmenen (esaterako, CETA eta TISA) antzera, sektore publikoari boterea kendu eta sektore pribatuen interesetara jartzea indartzeko saiakera da.
Hori dela eta, TTIP EZ Kanpainak ez dugu TTIP salatzeko aukera galduko eta honen aurkakotasuna argi adieraziko dugu. Beraz, herritar guztioi apirilaren 28an ostegunean arratsaldeko 19:00etan San Telmo museoaren aurrean burutuko den elkarretaratzera dei egiten dizuegu batu eta TTIPari EZezko borobila emateko.
AZKEN BERRIAK
Elkarrizketa: Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa
Elkarrizketa 97FM Irratian AZKEN BERRIAKATALAK Azala Berriak Ekintzak Iritzi artikuluak Kanpainak NORTZUK GARA Harremanak Gure manifestua Kideak Baldintza legalak Pribatasun legea Cookien politika Lege oharra kapitalariplanto@gmail.com
Enpresek nazioarteko giza eskubideen esparrua betetzeko gune estrategikoa
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute
Kapitalari Planto! egiteko garaia da
Bideoa
Elkarrizketa: Europar funtsak eta une keynesianoa
Entrevista en el programa La Galería de Radio Euskadi
Europar funtsak? Horrela ez
EZ, enpresa handiak lehenesten dituzten europar funtsei